Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Sare sozialek menpekotasuna sortzen dute

diciembre 12th, 2011 · No hay Comentarios

Sare sozialak

Joxe_Aranzabal-ek esaten digu zer gertatzen ari den Twitter-rekin. Web gunean esaten digu orain dela bi urte bazirudien Twitter izango zela hurrengo asmakizun handiena, eta, nahiz Facebook nahiz Google ere, kolokan jarriko zirela. Gaur egun, ostera, Twitter-rek 200 milioi erabiltzaile ditu, baina beste biek baino irabazi askoz apalagoak.

Jarraian aurkeztuko dudan lana,  laburtxu egin dugu LinkedIn-en. Hasteko, irakasleak galde-sorta bat egin zigun ea zer genekien honi buruz, eta ezer ez bagenekien ba zer iruditzen zitzaigun gaur egungo sare sozialei buruz, adibidez: Tuenti, Facebook, Twitter, LinkedIn, Messenger…

Geroago azalduko dut zer den eta zertarako balio duen sare sozial batek. Hori esan baino lehen, beharrezkoa da “sare soziala” zer den jakitea. Sare sozialak egitura sozialak dira, non gizabanako (ez soilik pertsonak, baizik eta elkarteak, taldeak…) ezberdinak erlazionatuta dauden eta komunikazioa mantentzen duten (informazioa transmititu eta jasotzen dute). Beste modu batean esanda harremanetarako bide berria agertu da sarean azken aldion eta arrakasta handia izaten ari da. Interneten bidez harremanak sortzeko eta bideratzeko zerbitzuak sortu dira “social networking” izenburupean.

Alde batetik, sare sozialen abantailak errealak dira, nahiz eta sarritan beraien desabantailei buruzko iritzi ugari entzun. Abantailen artean, gehiago badituzten arren, hiru puntu aipatuko nituzke: Gaurkotasuna, Interkonexioa eta Komunikazioa. Gehien bat, komunikazioa errazten dutelako. Denbora falta dela, lotsatiak garela… zaila egiten zaigu zenbait pertsonekin komunikatzea. Sare sozialei esker laguntasun edo maitasun hitz horiek modu errazagoan adierazten ditugu. Beraz, oso ongi etorri zaigu sare sozialen agerpena. Informazio iturrietan ikus ditzakezue aurkitu ditudan diapositiva batzuk sare sozialak zer den hobeto ulertzeko.

Beste aldetik, ohitura daukagu sare sozialei buruz gauza onak entzutea baina, desabantailak ere aurki ditzakegu. Jakin beharra dugu sare sozialak nola sortzen dutela ezinbesteko menpekotasuna, adibide bat jarri ahal dugu. Pertsona batek sare sozial batean bere izena ematen duenean eta, jendearekin harremanetan jartzen denean menpekotasuna gero eta gehiago da. Asko dira menpekotasuna daukaten pertsonak eta egunero egin erabili behar dute sare soziala. Gainera, hauek arriskuak sor ditzakete, pribatutasuna egon, argazkiak, bideoak… igo ditzakegunez eta gure identitatea jendeari erakusten diegun arren, sare sozialen aldekoa naizela, hau da, sare sozialen erabilitasuna ondo egiten badugu eta noizean behin erabiltzen badugu, eta ez egunero. Funtsezkoa da, sare sozialak erabiltzen dituzten pertsonak jakitun izatea sortu ahal diren arazoekin.

Facebook -i dagokionez esan dezakegu jakina dela Facebook munduko sare sozialik erabilena dela. Gainera, bai pertsonaia ospetsuak bai jende guztia erabiltzen dute jarraitzailekin harremanetan jartzeko.

Gehitzeko ere esan behar dugu, azpimarratzekoa da Espainian gehien erabiltzen den sare soziala: Tuenti. Sare sozial honetan parte hartzeko kontua daukan pertsona batengatik gonbidapen bat jaso behar duzu kontua izateko, bestela ez. Esan dezakegu erabiltzaile bakoitzak, gonbidapena onartu ondoren profila egiten zaiela zuzenean eta horrekin batera, argazkiak, bideoak, edota nahi dutena argitara dezakete. Gainera, beste erabiltzaileekin komunikatu ahal dira mezu pribatuen, iruzkinen edota txat baten bitartez. Ere erakunde batzuetara batu ahal dira. Erakunde hauek orrialdeak sortzen dituzte euren enpresak ezagutarazteko. Pribatutasuna kudeatzeko (lehen esandakoari lotuta) Tuentik aukera ematen du ea nork ikusi ahal zaituen eta nork ez. Gainera, arazoren badaukazu beste erabiltzaile batekin blokeatu ahal duzu berriro arazoak eduki ez ditzazun edota argazkietatik zeure etiketak kendu.

Horretaz aparte,  LinkedIn negozioetarako web gune bat da, 2002ko abenduan sortua.  Profil profesional dituen pertsonentzat harremanetan jartzeko bideratuta dago.

Amaitzeko, garrantzitsua da hurrengoa esatea: jakin behar dugun zeintzuk diren sare sozialen abantailak eta desabantailak, zeintzuk diren sare sozial bakoitzak eta zein funtzio betetzen dituzten (dokumentu honetan sare sozial nagusienak eta ezaguennak aipatu ditugu). Lehen izendatutakoaz gain, ere dagu beste bat, Messenger-ra. Hau ezaguna da bat-bateko mezuak bidaltzen uzten duelako. Honek, beste sare sozialekin konparatuz, forma ezberdinak baditu.

INFORMAZIO ITURRIAK

Filed under: Blogs and forums Tagged: abantailak, desabantailak, Interkonexioa, komunikazioa, Menpekotasuna, sare sozialak

Etiquetas:

  • Etiquetas