Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Facebook vs Twitter, marka komertzialek kontuan hartzeko alderdiak

diciembre 11th, 2011 · No hay Comentarios

Herbert Marshall Mcluhanek zioen publizitatea XX. mendeko arte formarik handiena zela. Baina 1980an hil zenean berak ez zekien hurrengo mendean, muga guztiak zeharkatuko zituela komunikazio komertzial teknika honek. Kapitalismo basatiaren eskutik ikaragarri garatu den teknika hau bide berriak zabaldu nahian dabil itsasoz gain uholdeetan ura bezala. Neoliberalismoaren adar honek interneten bere sustraiak ireki nahian dihardu azken hamarkadan. Twitter eta Facebook estrategia hauen adierazle aparta dira. Baina zer eduki behar da kontuan marka komertzialen mezua modu eraginkorrean hel diezaien erabiltzaileei?

Lehenik eta behin, produktu bat saltzeko ezinbestekoa da zehaztea norentzat zuzenduta dagoen. Twitterren eta Facebooken adin guztietako erabiltzaileak ageri dira. Nerabeek (18-22 artean) nahiago dute Twitter (%26) erabili Facebook (%16) baino. Eta 23-35 urteko taldearen artean pareko datuak jaso dira baina Twitter erabiltzailea joriagoak dira (%34). Batez ere, sare-sozialen demokratizazioa, arabiar eta asiar herrialde askotan, zerikusi handia izan du. Beraz, 18 eta 35 urteko aldean sar ditzakegu erabiltzaile gehienak oro har. Talde ugariena da, batik bat teknologiak erabiltzeko duten errastasunagatik, izan ere internetaren hasi diren belaunaldiak dira.

Gazteek sare-sozialak erabiltze dituzte iruzkinak, argazkiak, bideoak eta zaletasunak partekatzeko, gune birtual dinamikoa, elkarreragilea, adiskidetsua eta soziala. Horrez gain, lagunak ezagutzeko eta denborapasa legez erabiltzeko erabiltzen dituzte. Egoera horretan, markak sare sozialetan ezarri dira, hauen abaguneaz baliatzeko. Baina, bi sare hauen laurden bat 36-49 urteko taldeak osatzen du. Halaber, 50 urtetik gorako erabiltzaileek oso ugariak dira, nahiago dute Facebook (%25) Twitter (%17) baino. Facebook aurrekontuen laurdena talde honen jabetzan dago, Twitter baino gehiago erabiltzen dute errazagoa egiten baitzaie argazkiak igotzeko eta elkarri eragiteko.

Komertzializazio horren ildotik jarraituz, kontuan hartu behar da sexua. Gizonak eta emakumeak ezberdinak dira, ez bakarrik fisikoki, psikologikoki, genetikoki, neurologikoki edo kulturalki, konektibitate sozialaren esparruan desberdintasunak egon badaude. Lehenik eta behin, emakumeak ugariagoak dira sare-sozialetan orokorrean. Honek azalpen bat eduki lezake, neurozientziak esan ohi du emakumeek garunaren eskuin hemisferioa gehiago erabiltzen dutela, alderdi globala, emozionala eta grafikoa gehiago garatuz. Ezaugarri hauek beharrezkoak dira sare-sozialetan egoki moldatzeko. Horregatik, emakumeen %51,2ek Facebook dute euren sare-sozial gustukoena, gizonen artean %38,5. Twitterren, gizonen agerpena askoz handiagoa da Facebooken baino eta emakumeen batezbestekoa behera egiten du arinki.

“Facebook ofrece un espacio que es el correlato digital de espacios sociales reales, es un espacio para los amigos y familia, para compartir fotos y saludos. Facebook es un espacio que se percibe como más íntimo y protegido, donde muchas mujeres/madres sienten un espacio propicio para la socialización”.

Paloma Baytelman,  sare-sozial eta  komunikazio digitalari buruzko kontsultaria

Twitter erabiltzaileen arteko eskuratzeak edo erosketak bideratzeko Facebookekin alderatuta baino eraginkorragoa bilakatu da. Twitter bidez markak jarraitzen dituen %56k, “jarraitu” tekla sakatuz, zehazten du balitekeela noizbehin marka horren produktuak erosteko xedea izatea. Facebook-en, berriz, “gustuko dut” botoia sakatzen duen %47k baino ez luke produktua eskuratuko. Tekla hauen bidez marka komertzialek neurtu dezakete Marketing ROI. Adierazle finantzario honek merkaturatutako inbertsioen eraginkortasuna neurtzen du, errentabilitatea, marjina eta etekinari so eginez.

Beheko grafikoak erakusten digu erabiltzaileek zergatik jarraitzen dituzten Twitter eta Facebook-en. Arrazoia nagusiki salmenta edo beheraldiak izaten dira batik bat. Microblogginean (%43,5) eta sare-sozialean (%37) ikus daiteke arrazoirik orokortuena dela. Halaber, gerta liteke userra marka horren bezeroa izatea, aukera hau nagusiagoa da Facebooken (%33) Twiterren (%23,5) baino. Erabiltzailearen arreta berenganatzen duen beste alderdi garrantzitsua edukien interesgarritasuna da, berehalako mezularitza gunean garrantzia gehiago ematen zaio (%22,7) Facebooken baino (%18,2). Beti ere ehuneko murriztu bat dago zeinek markak jarraitzen dituzten euren ingurukideak jarraitzaileak direlako edota gomendatu dizkietelako, ditugun bi aztergaien kasuan %6 osatzen dute. Azkenik, markak jarraitzen dutenak zerbitzu edo produktu horri buruzko berriak jaso ahal izateko taldea dago, Facebooken %5 baino ez dute osatzen, Twitterrean ostera %3,5.

Beraz, gaur egun ezinbestekoa egiten zaie markei interneten bidez aurrera eramango duten estrategiak ondo finkatzea. Gaur egungo kapitalismo basatiak toki guztietatik gugana heltzen da. Kasu honetan, ordenagailuan sartzen zaigu, gero eta gehiago gure sozialguneetan. Seth Godinek, marketin garaikidearen guruak, zioen legez mugaren bat egotekotan, froga ezazu. Horretan dabiz marka komertzialak, multinazional erraldoiak eta gero eta gehiago negozio apalak. Marketinean datza etorkizuna, produktua gero eta hoberen saldu behar da, horretarako erabiltzaileen fideltasuna berenganatzea ezinbestekoa da.

Orain, zuk zein nahiago??

Erreferentziak:

Lauren Dugan: 2011-08-12 Twitter Vs Facebook: Which is more valuable for brands? (infographic), 2011-11-17an jasoa http://www.mediabistro.com/alltwitter/twitter-vs-facebook-which-is-more-valuable-for-brands-infographic_b12656

Comunicaciónes GSD: 2011-06-15 Los hombres son de Twitter y las mujeres de Facebook  2011-12-10an jasoa http://www.serdigital.cl/2011/06/15/los-hombres-son-de-twitter-y-las-mujeres-de-facebook/

IHMC: 2011-02-15 ¿Por qué  los jóvenes usan redes sociales?, 2011-12-11an jasoa http://cmaps.ucr.ac.cr/rid=1H1QQ620V-1PBRHJJ-BV/redes%20sociales.cmap

Mike Perlman: 2011-06-13 Four things you might not know about Twitter, 2011-12-11an jasoa http://blog.compete.com/2011/06/13/four-things-you-might-not-know-about-twitter/

Filed under: Microblogging, Social networks, Uncategorized, Web Communication Tagged: Facebook, komertzialak, marka, Marketing, Microblogging, publizitatea, sare sozialak, Twitter

Etiquetas:

  • Etiquetas