Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

TROLL INFORMATIKOAK

octubre 26th, 2008 · No hay Comentarios

“Troll informatiko” deritzon horiek sarean arazoak sortzea gustuko duen pertsonak dira, foro edo lista ezberdinetan liskarrak sortzen dituztenak. Hau da  sareko jakintsu guztiek ematen diguten gomendioa:  kasurik ez  liskar sortzaile hauei, gero eta liskar gehiago sortu orduan eta poz gehiago sentituko baitute.

Onartu beharra dago, sare handi honetan troll hauek abantaila handi baten jabe direla: anonimoa izatea oso erraza da. Hala ere, ezin daiteke ahaztu zirikatzaile hauen arrastoa jarraitzeko modua badugula, PC-aren zenbakia lortu baitaiteke.

Troll informatiko hauen agerraldia dela eta, jendea txarto sentitzen da euren presentziarekin eta askok eta askok sarean euren ekarpena ez egitea erabakitzen duten. Egia esan, penagarria da zirikatzaile hauen erruz sarea nahi beste aberastu ezin izatea.

Troll hauen kontra egin genezakeen gauza bakarra euren irainak ez erantzutea da eta egongo ez balira bezala aurrera jarraitzea, nahiz eta askotan zaila izan. Hala ere, beste herrialde batzuek neurri bortitzagoak hartu dituzte: Estatu Batuetan, adibidez, internet era anonimoan beste pertsona bat molestatzeko erabiltzen duena kartzelara joan daiteke, presidenteak aurkeztu duen erreforma bati esker.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas