Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Twitter: sorrera, oraina eta geroa

diciembre 20th, 2011 · No hay Comentarios

Artikulu honen bitartez Twitter mundu mailako sare sozialaren sorrera aztertzeaz gain (zein testuingurutan sortu zen, etab.), gaur egun bizi duen egoeraren berri emango dut (dela bere arrakastaren zergatiak, dela hedabideekin duen harremana, besteak beste). Gainera, egungo egoera oinarri harturik eta hainbait adituren iritzi zein aurreikuspenak kontutan izanik, Twitter sare sozialak aurrerantzean gara dezakeen etorkizuna izango dut ere hizpide. Beste hitzetan esanda, ea oraingo loraldiari eusteko gai izango den ala pixkanaka txoko galdu batetan geratzen den.

Twitter enpresa 2006.urtean sortu zen Jack Dorsey informatikariaren eskutik. Urte hartatik gaur arte sekulako arrakasta lortu du, mundu mailako sare sozial indartsu eta erabilienetako bat bilakatuz. Twitter-en funtzionamendu ideia sinplea da: erailtzaileak izena eman eta nahi duena esateko aukera dauka, betiere 140 karaktere muga izanik. Gainera, jende ezaguna (aktoreak, musikariak, idazleak, kirolariak…), hainbat hedabide eta lagunak “jarraitu” ditzake, aipatutakoek idatzitako tweet-ak irakurtzeko aukera duelarik. Marcus Trerkek 101.com web-orrian azaltzen duen moduan, Twitter-en arrakasta bost zutabe nagusitan oinarritzen da:

  • Erraztasuna: Trerkek aipatzen duen eran, Twitter-ek erabiltzealeari eskaintzen dion erraztasuna ezinbestekoa da: “Twitter beraren eta tweet-ak idaztearen prozesua abantaila esanguratsuenetakoak dira”. Erabiltzaileak Twitter-en izena eman besterik ez du egin behar segituan  tweet-ak idazten hasteko.
  • Sare Sozialak: Twitter sare sozial bat dugu eta, hala, beste hainbat sare sozialekin gertatzen den moduan, arrakasta hasieratik beretik izan du alboan. Lagunekin hitz egin eta elkarri mezuak bidaltzea dira, besteak beste, sare sozialek eskaintzen diguten aukera, eta Trerke-ek dioen moduan: “Twitter ez da salbuespena“.
  • Azkartasuna: 140 karaketere besterik ez. Horixe da Twitter-en arraskataren beste habe garrantzitsu bat. Zenbat eta arinagoa egin norbaiten tweet-a irakurtzea, hobe. MySpace eta antzekoek duten konplexutasuna Twitter-ek, zuzenean, ezabatu egiten du.Tweet-en azkartasuna eta laburtasuna “lagunen inguruko informazioa era azkarrean egitea ahalbidetzen du”.
  • Erabilera aniztasuna: Twitter sare soziala bai gauza pertsonal zein gauza profesionaletarako erabil daiteke. “Tweet-etan estekak-eta idatzi daitezkeenez, erabiltzaileak bere burua sustatu dezake Twitter bidez” azaltzen digu beste behin Marcus Trerkek. Era honetan, edozein erabiltzailek, dela musikari ezezagun bat, dela egunkari ospetsu bat, aukera berbera du bere izena lau haizetara zabaltzeko.
  • Aplikazioak: “beste sare sozial bat izango da Twitter, baina berak adina dituen aplikazioak ez ditu beste inork” defendatzen du Trerkek. Eta, azken batean, halaxe da. Edozein erabilgarritasun duela ere, aplikazio mordoa dauka Twitter-ek, erabiltzaile guztien eskura gainera.

Twitter-en arrakastaren arrazoiak ikusi ostean, aztergai dugun sare sozial honen eraginaren nondik-norakoak izango ditugu hizpide segidan. Izan ere, Internetek geroz eta pisu handiagoa izaten ari da geure eguneroko bizitzan. Eta eguneroko bizitza diogunean, bizimoduko edozein esparrutan duela eragina esaten ari gara. Hala, “Internet Retailer” izeneko web-orrian aurki dezakegun artikulu baten egileak, Zak Stambor-ek, zera dio: “Twitter-ek erosleen jokamoldean eragiten du”. Artikuluan aurrera egin ahala, inkesta baten emaitzak aurkezten dizkigu. Galdeketa horren arabera, 2.574 erosleen %35ak Twitter-ek eragin “handia” edo “oso handia” duela erantzun zuten.

Twitter-en eraginaren beste adibide bat Arabiar Udaberrian aurki dezakegu. Mundu arabiarrak bizi duen mugimendu iraultzailearen protagonistetako bat bihurtu da Twitter. Gobernuek hedabideak kontrolpean hartzen dituztenean, Internet bilakatu da iraultzaileen eskakizunen erakusleiho. Bilerak eta manifestaldiak antolatzeko, baina batez ere, mundu osora herrialde haietan bizi den egoera agerian jartzeko tresna paregabeak dira sare sozialak, horien artean Twitter. “The Globe and Mail” egunkariko edizio digitalean azaltzen den “Twitter’s Influence on the Arab Spring” artikuluan sare sozialek izan duten mugimendua erakusten digu (ondoko grafikoan ikus dezakegun moduan). 

Bestalde, 15-M mugimenduak ere zeresana eman zuen Twitter-en. Mugimendu honen inguruan sortutako hashtag-a “suminduen” oihu eta ahotsen bozgorailu izan zen, luzaroan  trending topic bilakatuz. Hainbesterainoko esangura izan zuen mugimendu honek sarean, non, PSOE alderdi sozialistak Twitter sare soziala erabili zuen “suminduekin” harremanetan jartzeko. Hala dio behintzat Javier Casqueiro kazetariak El Pais egunkariko edizio digitalean. Bere hitzen arabera, “PSOEko hainbat partaidek asteak daramatzate 15-M mugimenduari ulergarritasun eta urbiltasun mezuak bidaltzen” .

Gauzak horrela, garbi dago gaur egun Twitter-ek, beste hainbat sare sozialekin batera, pisu nabarmena hartzen ari dela geure artean. Dena dela, eta hasieran aipatutako galderari eutsiaz, betirako al da Twitter? Ala, iraungitze-data jakin bat al du Twitter-ek?

BBC Mundoko David Cuen kazetariak zera aipatzen du Twitter-en etorkizunaz mintzo den “El futuro de Twitter” artikuluan: “Interneten arrakasta laburra dela uste dute askok” . Are gehiago, Aleks Krotoski The Guardian egunkariko kazetari estatubatuarraren esaldi bat dakar jarraian: “Twitter eta Facebook bezalako zerbitzuek MySpace-n bidea jarrai dezakete”. Horrez gain, beste aditu baten iritzia ere jasotzen du bere artikuluan: “Sare sozialek askatasuna saltzen dute, eta hala ez bada, jendea beste norabait joango da” dio Manuel Castells-ek, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko katedradunak.

Twitter-en etorkizuna, beraz, bermatuta ez dagoela baiezta dezakegu. Inork ezin du iragarri hemendik hamar urtera Twitter oraindik ere existituko denentz, ala bere ordez beste sare sozial batek hartuko duen arrakastaren lekukoa. Posible da Twitter oraindik funtzionatzen jarraitzea, baina sareko beste plataforma askorekin gertatu den moduan (MySpace, Fotolog, Google+) guztiz posible da zahartua geratzea berdin-berdin. Twitter-en etorkizunari buruz galdetzean Othman Laraki Twitter-eko egitura eta bilaketa arduradunak ere ezin du zehatz-mehatz aurreikusi sare sozial honen geroa. Leonor Cabrerak El Mundo egunkarian agertzen duen moduan, (Larakiren hitzak aipatuz): ezinezkoa da Twitter-en etorkizuna nolakoa izango den jakitea, edota zein bide hartuko dituen”

Erabilitako aipamenak:

  • The simplicity of its interface and the tweeting process -the action of sending an update or message to the site- is one of the most important points if a service wants to win regular users” Marcus Trerke on Apr 13, 2009: http://markus-trerke.suite101.com/the-reasons-for-twitters-success-a109210
  • Twitter is no exception to this rule” Marcus Trerke on Apr 13, 2009: http://markus-trerke.suite101.com/the-reasons-for-twitters-success-a109210
  • “...enables users to get a fast update on their friend’s lives” Marcus Trerke on Apr 13, 2009: http://markus-trerke.suite101.com/the-reasons-for-twitters-success-a109210
  • As text messages can contain (mostly shortened) links to whatever website a user wants, he can use Twitter to promote himelf, his writing, his product or his company” Marcus Trerke on Apr 13, 2009: http://markus-trerke.suite101.com/the-reasons-for-twitters-success-a109210
  • Twitter may be one of many different microblogging services, but it certainly is the one with the most public exposure and thus the most users and the most third-party-applications” Marcus Trerke on Apr 13, 2009: http://markus-trerke.suite101.com/the-reasons-for-twitters-success-a109210
  • A survey on 2,574 online customers found that 35% of them said Twitter was influential or extremely influential in their decision to buy a product.” Zak Stambor on Sept 20, 2011: http://www.internetretailer.com/2011/09/20/twitter-influences-consumers-purchases
  • Twitter’s influence on the Arab Spring” The Globe and Mail on Aug 19, 2011: http://www.theglobeandmail.com/news/world/americas/september-11/twitters-influence-on-the-arab-spring/article2135272/
  • Algunos miembros de la Ejecutiva del PSOE llevan semanas lanzando tuits de acercamiento y comprensión al 15-M” Javier Casqueiro 21-06-2011: http://politica.elpais.com/politica/2011/06/20/actualidad/1308600702_276287.html
  • Hay quienes creen que el éxito en internet es corto” David Cuen 23-03-2011: http://www.bbc.co.uk/blogs/mundo/un_mundo_feliz/2011/03/el_futuro_de_twitter.html
  • “Servicios como Twitter o Facebook potencialmente podrían seguir el mismo camino que el dodo o MySpace”, dijo categórica a la BBC Alex Krotoski.” David Cuen 23-03-2011: http://www.bbc.co.uk/blogs/mundo/un_mundo_feliz/2011/03/el_futuro_de_twitter.html
  • “Las redes sociales venden libertad y si no la dan, la gente se irá a otro lado”, aseguró en su momento Manuel Castells, catedrático de la Universidad del Sur de California.” David Cuen 23-03-2011: http://www.bbc.co.uk/blogs/mundo/un_mundo_feliz/2011/03/el_futuro_de_twitter.html
  • …admite que no es posible saber qué va a pasar en la próxima década y cuál será el camino que seguirá Twitter.” Leonor Cabrera 26-10-2011: http://www.elmundo.es/elmundo/2011/10/26/andalucia_malaga/1319642718.html

Filed under: Microblogging, Web Communication Tagged: Geroa, Hedabideak, internet, Oraina, Sorrera, Twitter

Etiquetas:

  • Etiquetas