Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web semantikoa

abril 29th, 2009 · No hay Comentarios

Web semantikoa “datuen web” bezala ere ezagutzen da eta hau, World Wide Webari metadato semantiko eta ontologikoak gehitzean datza. Informazio gehigarri horiek, datuen eduki, esanahi eta harremanak argitzen dituztenak, era formalean eskaini behar dira, modu horretan prozesamendu makinek automatikoki ebaluatzeko gai izan daitezen.

Ideiaren bultzatzailea, Tim Berners-Lee, sorkuntza momentutik saiatu zen informazio semantikoa gehitzen, baina arrazoi ezberdinak tarteko ezin izan zuen bere helburua lortu. Hala ere, ez zuen baztertuta utzi eta geroztik beste pertsona asko saiatu dira hau lortzen gaur egungo egoerara heldu garen arte.

Web semantikoa osatzen duten osagairik nagusienak metalengoaiak eta errepresentazio estandarrak dira: XML,XML Schema RDF, RDF Scheman eta OWL eta jarraian azaldu egingo ditut banan-banan goian aipatutako oinarriak hobeto uler daitezen:

– XML: XMLek estrukturatutako dokumentuei oinarrizko sintaxia eskaintzen diete, baina inolako mugarririk ezarri barik esanahi aldetik.

– XML Schema:  XML dokumentuen estruktura zehazteko erabiltzen den lengoaia da.

– RDF: baliabideentzako eta baliabideen artean zor daitezkeen harremanentzako datu eredua da. Datu eredu honentzako oinarrizko semantika eskaintzen du, zein XMLaren bitartez errepresentatu daitekeen.

-RDF Schema: RDFaren baliabideen mota eta ezaugarriak deskribatzeko erabiltzen den hiztegia da, aipatutako ezaugarri ta moten arteko jerarkiak sortzeko semantika daukana.

– OWL: Hiztegi gehiago gehitzen du motak eta ezaugarrien gaineko deskribapen zehatzagoa egiteko, adibidez: moten arteko harremanak ( disjuntiba), kardinalitatea, berdintasuna, ezaugarri konplexuagoen tipologiak edota zenbakitutako motak bereizten laguntzen du.

Teknologia honen hornitzaile oinarrizkoenak URLak dira, zeintzuek baliabideak identifikatzen dituzten XML eta “namespace”en bitartez. Honi logika puntu bat gehituz gero RDFaren bitartez edo beste tekonologian batzuen bitartez ( mapa tematikoak kasu), eta, adimen artifizialaren arrazonamendu teknikak gehituz gero,  Tim Berners-Lee Interneteko asmatzaileak hasieratik bilatu zuen helburuetara heltzeko gai izango gara.

ITURRIAK:

María Jesús Labarca Lapuente. “La Web Semántica” (2001). Retrieved 12:11, April 29, 2009 from : http://www.hipertexto.info/documentos/web_semantica.htm

Web semántica. (April 24, 2009). Wikipedia, La enciclopedia libre. Retrieved: 10:08, April 29, 2009 from http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Web_sem%C3%A1ntica&oldid=25826981

Tim Berners-Lee: Semantic Web Road Map(20:17:13, October 14, 1998). Retrieved 12:18, April 29, 2009 from: http://www.w3.org/DesignIssues/Semantic.html

Etiquetas:

  • Etiquetas