Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

XX.MENDEKO EUSKARAREN CORPUS ESTILISTIKOA

abril 22nd, 2009 · No hay Comentarios

XX.mendeko euskararen corpus estilistikoa UZEI elkarteak sortutako corpusa da. UZEI-ren helburua euskara ikertzen duten pertsonak hizkuntza-datutegiak kontsultatzeko corpus hau baliogarria izatea da. Corpus hau 4.658.036 testu-hitzez osatua dago. Erabili izan den eta erabiltzen den euskararen lekuko eta erakusgarri izatea du egiteko nagusi eta ia bakarra, eta ez ereduzko hizkuntza proposatzea.

Corpus estatistikoaren oinarria, XX. mendeko euskal argitalpenen inbentario osoa da, eta gainera irizpide batzuen arabera sailkatua dago.

Corpus irekia da oraingoz, urtero eguneratzen dena, nahiz laster corpus itxi izatera pasako den, mende oso baten erakusgarri. Bestalde, euskara idatzia jaso da hor, ez ahozkoa. Ahozkoek badute bere lekua, baina transkribatu eta argitaratu diren neurrian jaso dira.

Sailkapen-irizpideak:

Epea, garaia: lau garai nagusitan banatzen dira XX. mendeko argitalpenak:

  • 1900-1939: mende-hasieratik gerrak artekoa.
  • 1940-1968: gerraostean abiatu eta euskara batuaren sorrera artekoa.
  • 1969-1990: euskara batuak ekarritako aldaketarekin hasi eta Euskaltzaindiaren gomendioak eta arauak artekoa (eta Ibon Sarasolaren Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia argitaratu artekoa).
  • 1991-1999: araugintza berriaren ondokoa.

Euskalkia:

  • Bizkaiera
  • Gipuzkera
  • Zuberera
  • Lapurtera-Nafarrera: biak bakarrean bilduta
  • Euskara batua
  • Sailkatu gabeak: atal honetan egunkari eta astekarietako artikuluak jasotzen dira, horien inbentarioa ez baita artikuluka egin, bestelako aldizkariekin egin den bezala, baizik argitalpena bere osoan harturik. Honela sailkatu dira, halaber, askoren jardunak jasotzen dituzten bertso-bildumak ere.

Testu-mota:

  • Saio-artikuluak: Euskera, Egan, Euzko Gogoa, Jakin bezalako aldizkarietako artikuluak banaka fitxatu dira inbentarioan, eta horietakoek osatzen dute multzo hau.
  • Administrazio-idazkiak
  • Ikasliburuak
  • Saio-liburuak
  • Literatur prosa
  • Poesia
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Ikerketa-lanak
  • Haur- eta gazte-literatura
  • Ahozkoak: ahozko jardunen transkripzioak
  • Liturgia
  • Egunkariak
  • Aldizkariak

Corpus honen datu gehiago ikusteko sartu hurrengo web orrialdean:(www.euskaracorpusa.net)

 

BIBLIOGRAFIA:

* http://www.euskaracorpusa.net/XXmendea/index.html

Etiquetas:

  • Etiquetas