Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ZER DA UZEI?

abril 22nd, 2009 · No hay Comentarios

UZEI irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortua, edozein hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan.

Urtetan egindako hiztegi terminologiko guztiak banku terminologiko batean sartu ziren. Honela, 1986an EUSKALTERM terminologia-bankua sortu zen bere baitan.

1987an, 226/1987 Dekretuaren arabera eta berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetuz, Eusko Jaurlaritzaren Babespeko Elkarte bihurtu zen hizkuntza-plangintzako ikerlanean aritzeko.
 
1989an, Onura Publikoko aitorpena eman zion Eusko Jaurlaritzak hizkuntzaren ikerketan eskaintzen dituen zerbitzuengatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko lanak sustatzen dituelako.

Gaur egun arte, hauek dira UZEIren jarduera-lerro nagusiak:

Hiztegi Orokorra: UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).

Corpusgintza: Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.

Hiztegi teknikoak: Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.

Itzulpengintza teknikoa: Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.

Trebakuntza: Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.

Hizkuntza-teknologiak: UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian.

 

BIBLIOGRAFIA:

*http://www.uzei.com/antbuspre.aspnombre=1655&cod=1655&sesion=14

Etiquetas:

  • Etiquetas