Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ALA JUNTAGAILUA

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

Maila guztietako osagaiak elkar ditzake ( perpaus osoak, izen-sintagmak, aditzondoak…) eta zenbat-nahi osagai elkar ditzake.

 Galde-perpausetan edota zehar-galderetan erabili ohi da, gehienetan elkarren baztergarri diren aukerak adierazteko, bata aukeratzeak bestea baztertzea dakarrelarik.

       Adib. Nola joango zara, autoz ala hegazkinez?

Maiz antonimoekin erabiltzen da.

      Adib. Azkenean joango zara, bai ala ez?

 Ekialdeko euskalkietan batez ere, adierazpen perpausetan ere erabiltzen da. Normalean orobatasuna adierazteko, bata zein bestea aukeratzea berdintsu den kasuetan.

       Adib. Gizona gizon da, eta gizalegea gizalege, erdaraz ala    euskaraz  ari.

Zenbaitetan juntagai bakoitzaren hasieran agertzen da, oso ohikoa ez bada ere.

 1. Komunztadura

Numero-komunztadurari dagokionez , ez dago aparteko arazorik. Aditza normalean singularrean joango da, zenbaitetan pluralean ikus badaiteke ere.

Pertsona-komunztadurari dagokionez, ordea, galdera bi zatitan banatzen denean, hau da, galdetzaile batekin erabiltzen denean, aditza 3. pertsonan jokatu ohi da.

     Adib. Nor joango da, zu ala ni?

 Galdetzailerik ez dagoenean, juntagaiak 1. edo 2. pertsonari badagozkio, aukera bi daude: azken juntagaiaren arabera jokatzea ala juntagai biak osotasunean hartuta.

      Adib. Zu ala ni joango naiz? ( zu joango zara ala ni joango naiz?)

                    Zu ala ni joango gara? ( zu ala ni joango gara?)

  Ikusten denez, lehen adibidean singularreko 1. pertsona (naiz) erabiltze dugu eta bigarrenean pluralekoa (gara).

 2. Osagai-Ezabaketa

 Normalean, ala juntagailuaren bidez sortutako juntaduretan ezabaketa eskuineko juntagaian gertatzen dira.

    Adib. Mirenekin joango zara ala Josebarekin.

2.1. Azken juntagaiaren ezabaketa

 Sarri azken juntagaia ezabatu egiten da. Egitura hau harridura, zalantza adierazteko edo galdera erretorikoak egiteko erabiltzen da.

      Adib. Ez dakizu nor naizen, ala (ez nauzu ikusi)?

 Eskuineko juntagaia ezabatzean ala-ren aurretik koma jartzen da. Alabaina, zenbaitetan ala amaieran jarri ordez, perpausaren barruan jartzen da, aditzaren atzean.

     Adib. Ez dakizu ala nor naizen?

 Forma honen erabilera oso mugatua da.

Etiquetas:

  • Etiquetas