Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

JUNTAGAILU HAUTAKARIAK ( eskematxo bat)

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

Juntagailu hautakariak bi juntagai edo gehiagoren arteko aukera edo hautaketa adierazteko erabiltzen ditugu. Juntagailu hautakari erabilienak honako hauek dira: edo, edota, ala, nahi(z) eta zein.

Edo: maila guztietako osagaiak elkar ditzake; oro har, adierazpen perpausetan agertzen da. Edo juntagailuarekin aditza beti singularrean jarri behar da, salbuespenak salbuespen.

Edota: (edo+eta): Edo juntagailuaren parekoa da. Edonon erabil daiteke, sinonimo eta zenbatzaileen artean izan ezik.

Ala: maila guztietako osagaiak batzen ditu. Galde perpausetan eta zehar galderetan agertzen da, maizenik. Oro har, kontrako aukerak adierazten ditu, eta normalean, aditza singularrean jarri behar da, nahiz eta batzuetan pluralean azaldu.

Nahiz / zein: perpausak baino atal txikiagoak batzen ditu. Gehienetan orobatasuna adierazten du, hau da, hiztunari berdin zaio bata ala bestea.

BIBLIOGRAFIA: http://euskaljakintza.blogsome.com/perpaus-elkartuak/

Etiquetas:

  • Etiquetas