Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

NAHI(Z), ZEIN JUNTAGAILUAK

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

Juntagailu hauek oso antzekoak dira.

Ezaugarri nagusiak:

 ♥ Normalean juntagaiak perpausak baino atal txikiagoak izaten dira: izen-sintagmak, adizlagunak, aditzondoak, partizipioak…

 ♥ Gehienetan orobatasuna adierazten dute, hau da, hiztunari berdintsu zaio bata zen bestea aukeratzea.

 ♥ Juntagaiak izen-sintagma deklinatuak direnean, normalean kasu-marka bietan jarri ohi da. Hala ere, juntagai biei dagokien hitzan bat ( zenbatzailea, erakuslea, izenondoa…) egonez gero edota zerrenda luzeak izanez gero, azken juntagaian baino ez da jartzen.

     Adib. Iruñea, Baiona, Gasteiz, Donostia nahiz Bilbon har dezakezu

              autobusa.

 ♥ Normalean bi juntagairen artean agertzen bada ere, zenbaitetan juntagai bakoitzaren aurrean ere aurki daitezke, balio banakaria hartuz. Zenbait hizkeratan nahiz-en ordez, nahi erabiltzen da, batueraz nahiz aldaera nagusitu bada ere.

 Nahi(z) eta zein juntagailuak, juntagai bien artean jarri ohi dira. Hala ere, zenbaitetan juntagai bakoitzaren hasieran ere aurki daitezke, alborakuntza gauzatuz.

     Adib. Agertu zein agertu ez, azken batean, niri berdin dit.

Etiquetas:

  • Etiquetas