Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

EDOTA JUNTAGAILUA

junio 20th, 2009 · No hay Comentarios

“Edo” eta “eta” juntagailuak elkartzetik dator. Edo-ren antzekoa da baina ezin da sinonimoen artean eta zenbatzaileen artean agertu.

Ezaugarri nagusiak:

 ♥ Maila guztietako juntagailuak elkar ditzake: perpaus osoak,    aditzondoak, izen-sintagmak, eta abar.

 ♥ Adierazpen- perpausetan zein galde-perpausetan erabil daiteke.

 ♥ Edo-ren balio berberak har ditzake: elkarren baztergarri diren         aukerak, orobatasuna eta bigarren juntagaia lehenengoaren  edo    zehaztapena denean.

 ♥ Ezabaketari dagokionez, aditz-ezabaketak izaten dira normalean eta salbuespenak, eskuineko aditza ezabatzeko joera da nagusi.

 ♥ Gehienetan azken osagaiaren aurrean agertzen da, baina zenbaitetan juntagai bakoitzaren aurrean errepikaturik aurki daiteke, balio  banakaria hartuz. Bestetan edo juntagailuarekin batera erabiltzen da.

Normalean bata edo bestea, aukera biak adierazteko erabiltzen da.

Adib. Hitz egiten bazion edota laztandu egiten bazuen, umea barreka hasten zen.

Etiquetas:

  • Etiquetas