Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Hashtags eta thought streaming

noviembre 20th, 2010 · No hay Comentarios

Bi termino hauek Twitter-arekin lotuta daude. Twitter-a microblogging zerbitzu bat da, non erabiltzaileek 140 karaktere baino gutxiagoko mezuak (tweet bezala deituak) erabiltzen dituzte gai desberdinei buruz idazteko eta irakurtzeko. Twitter denbora errealeko iritzi korrontea da, normalean gaur egunean pil-pilean dauden gaiei buruz. Lehenengo hashtag-ei buruz emango dut azalpena, zer diren eta honen abantailak eta desabantailak aztertuz; eta geroago, berdina egingo dut thought-treaming-arekin.

Hashtag-ak Twitter-en erabiltzen diren almoadilladun etiketak (#) dira, eta hauek hitzaren aurrean kokatuz gero, hitz egiten ari garen gaiaren arabera sailkatu daitezke. Hashtag ezagunenak gure Twitter orrialdearen eskuman agertzen dira. Baina batzuetan zaila da hashtag baten esanahia jakitea, horretarako http://tagdef.com orrialdea dugu. Orrialde honek hashtag zehatz baten esanahia bilatzen laguntzen digu, eta existitzen ez bada, bere definizioa ematera gonbidatzen gaitu. Twitter-en idatzi den beste hashtag bat bilatu nahi badugu eta mezuarekin erlazionatuta dauden tweet-ak ikusi, “favoritos” bilatzailean bilatu dezakegu. Twitter orrialdearen kanpoan ere beste hashtag-bilatzaile bat dago, non hashtag-ak daukaten tweet-ak agertzen diren, eta honako hau da orrialdea: http://hashtag.com. Hashtag ezberdinetan parte hartu dezakegu, baita gure zerrenda pertsonalean sartu egunero argitarau diren mezuak irakurtzeko eta idazteko.

Odmark-en artikuluan hashtag-en erabileraren alde onak eta alde txarrak agertzen dira. Honako hauek dira Odmark-en ustez hashtag-ak erabiltzearen alde onak:

  1. Partehartzaile talde aktibogoak sustatzen dituzte.
  2. Elkarrizketa desberdinen bilaketa errazten dituzte hashtag-ak erabiliz gero.
  3. Ondo osatuta badaude, irakurleei laguntzen diete elkarrizketen gaiak argitzen.

Hala ere, Odmark-ek alde txarrak ikusten ditu hashtag-en erabileran:

  1. Hashtag batzuk zeri buruzkoak diren jakiteko zailatsunak daude.
  2. Zenbait hitzek hashtag bat osatzen badute zailatsunak agertzen dira ere, nahiz eta maiuskulak erabili.
  3. Spammers-en sartzen eta neurrigabekeria.
  4. Almoadillan erabiltzea arazoak ekarri ahal dizkiete programatzaileei.
  5. Artifizialak dira.

 Hashtag-ak azaldu ondoren, orain berdina egingo dut thought-streamin-arekin.

Thought-streaming-a Twitter-en erabiltzaileek denbora errealean ematen duten iritzi-jarioa da, eta balio gehiago dauka hashtag bati lotuta doanean. Thought-streaming-ari esker edozein momentuan jakin dezakegu Twitter-ean jendeak zeri buruz hitz egiten duen edo zeri buruz ari gara gehien hitz egiten.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas