Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Zara interneten zehar

diciembre 17th, 2010 · No hay Comentarios

Zara Inditex taldearen enpresa famatuenetarikoa da, moda-denden kate famatuenetarikoa hain zuzen ere. Amancio Ortega Gaonaren eskutik sortu zen Zara 1975. urtean eta gaur egun Europan, Amerikan, Asian eta baita Afrikan ere aurki ditzakegu kate honetako moda-dendak. 1422 denda daude guztira 76 herrialdetan eta hauetatik 329 Espainian daude. Aipagarria da nola  2004 urtean Zarak Inditex-en salmenten %67,8 betetzen zuen eta baita logistikako hiru zentro dituela, bata A Coruñan, beste bat Zaragozan eta azkena Madrilen. Hau guztia dela eta, argi dago Zara indar eta eragin handiko enpresa dela eta horregatik Zararentzat web komunikazioak oso garrantzitsuak dira.

Gaur egun denda honetako arropa internetetik edota mugikorretik dei soil bat eginda eskura dezakegu. Horretaz gain, moda-denda sare sozialetan eta blogetan ere aurkitu ahal dugu.

Zarak 2010eko irailak 2tik saltzen du arropa interneten. Bere webgunean besterik ez gara sartu behar nahi dugun edozein janzki erosteko, baina zer gertatuko da itzulpenekin? Amancio Ortegak esan duenez: “ez da egongo arazorik itzulpenekin, ohituta gaude itzulpen kopuru handia maneiatzen gure dendetan eta internetetik erositako janzkiak ere arazorik gabe bueltatu eta dirua jaso edo beste janzki bategatik aldatu ahal izango dira”. 

Esan beharra dago Zararen web komunikazioak ez direla bere denda on-line-arekin bukatzen, sare-sozialak eta blogak ere kontuan hartzen ditu. Zarak bere bloga dauka, Zara blog izenekoa eta bertan moda-denda honi buruzko informazio ugari aurki dezakegu: geografikoki nola banatuta dagoen, zein giza baliabide politika daukan, langile desberdinei eginiko elkarrizketak, Zararen lehiakide nagusienari buruzko informazioa (H&M)…eta abar. Baina bloga alde batera utziz, Facebook sare-sozialaren erabiltzaile dela ezin dugu ahaztu. Zarak sare-sozial honetan 7.572.943 lagun ditu, hori dela eta  munduan zehar Facebook-en lagun gehien dituen 50 markaren artean 15. postuan aurkitzen da. Zararen aurretik Victoria´s Secret edota Converse-All Star daude baina  H&M bere lehiakide indartsuena bere atzetik dago 24. postuan.

Hau guztia ikusita, Zara enpresa oso indartsua dela eta munduan zehar oso zabaldua dagoela froga dezakegu. Gaur egun Wikipedian, Facebooken eta Youtuben presente dago. Bere bloga ere badauka, non  nahi izan beste iruzkin egin ahal diren. Beraz, Zararentzat web komunikazioak premiazkoak dira eta baita onuragarriak ere modu honetan bere salmenta kopurua areagotu ahal duelako eta hortaz, bere dirutza gehitu eta oraindik indartsuago bihurtu daitekelako.

Irudia eta iturriak:

Zara. Kontsultatua: 2010eko Abenduak 16. (Irudia). http://viaestilo.blogspot.com/2010/09/zara.html

Zara. Wikipedia, La enciclopedia libre.  210eko Abenduak 8.Kontsultatua: 16:52, 20010eko Abenduak 15.http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Zara&oldid=42379362.

Zara también triunfa en las redes sociales. El País (egunkaria). 2010eko Irailak 6. Kontsultatua 2010eko Abenduak 15. http://www.elpais.com/articulo/economia/Zara/triunfa/redes/sociales/elpepueco/20100609elpepueco_11/Tesç

Zara arrasa en Facebook. Faro de Vigo (egunkaria).2010eko Abuztuak 25. Kontsultatua: 2010 Abenduak 16.  http://www.farodevigo.es/tecnologia/2010/08/25/zara-arrasa-facebook/467146.html

Filed under: Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas