Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

IKERKETA ZENTROAK (Q.1)

marzo 23rd, 2009 · Comments Off on IKERKETA ZENTROAK (Q.1)

Lehenengo galdeketarekin bukatzeko, hona hemen giza lengoaiaren teknologiei buruzko ikerketak egiten dituzten zenbait zentro:
Euskadin, IXA Taldea aurkitzen dugu. Talde hau 1987an sortu zen eta bere helburu nagusia lengoaia naturalaren prozesamenduaren gainean ikerketak egitea da. Horrez gain, sistema erdi automatikoak egin edo egiten laguntzen dute, euskararentzat beharrezkoak eta onuragarriak direnak.
Alemanian, Language Technology Lab. DFKI LT (German […]

[Lee más →]

Etiquetas:

MARTIN KAY ETA YORICK WILKS (Q.1)

marzo 15th, 2009 · Comments Off on MARTIN KAY ETA YORICK WILKS (Q.1)

Aurreko artikuluan zenbait adituk giza lengoaiaren teknologiei buruz duten ikuspegiaz aritu nintzen, eta oraingoan  alor horretan jardun duten beste bi gizon aurkeztuko dizkizuet:
Alde batetik, Martin Kay dugu. Hizkuntzalaritza konputazionalean egindako lanagatik ezaguna da zientzialari hau (Wikipediaren arabera, hizkuntzalaritza konputazionala giza lengoaia ikertzeko informatika erabiltzen duen arloa da; horretarako, ikuspegi konputazional batetik abiatzen da lengoaia naturala modelatzeko ahalegina eginez. Hizkuntzalaritza konputazionalak itzulpengintza […]

[Lee más →]

Etiquetas:

GIZA LENGOAIAREN TEKNOLOGIAK (Q.1)

marzo 8th, 2009 · Comments Off on GIZA LENGOAIAREN TEKNOLOGIAK (Q.1)

Artikulu honen bitartez lehenengo galdeketan proposatutakoari erantzuna ematen ahaleginduko naiz: zer dira giza lengoaiaren teknologiak? Iturri desberdinetara jo eta hainbat adituren idatziekin topo egin ondoren, honako hau da aurkitu dudana: 
Bartzelonako Unibertsitateko Joaquim Llisterriren arabera, lengoaiaren teknologiak edo teknologia linguistikoak izenekin ere ezagutuak, giza lengoaiaren teknologiak aplikazio informatikoetan integratuta aurkitzen ditugun guztiak dira. Hauek posible egiten dute testu […]

[Lee más →]

Etiquetas:

3. EZTABAIDA (I TALDEA)

enero 14th, 2009 · Comments Off on 3. EZTABAIDA (I TALDEA)

 Markaketa Lengoaiak, lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, era honetan, programa informatikoak modu egokian interpretatu eta agertzen dira. HTML markatzeko lengoaiarik ezagunenetarikoa da itxura eta semantika ere deskribatzeko erabil daiteke. Tim Berners-Leek sortu zuen lengoaia […]

[Lee más →]

Etiquetas:

2. EZTABAIDA (I TALDEA)

enero 14th, 2009 · Comments Off on 2. EZTABAIDA (I TALDEA)

Hasiera batean, ahozkotasuna zen gizakiok geneukan komunikatzeko bide bakarra. Geroago, idazkera agertu zen eta horrek aurrerapauso handia suposatu zuen, hipermedioetara iritsi arte.
Ahozkotasuna komunikatzeko era bat da eta eremu nahiko zabala hartzen du bere baitan. Azken finean, ume baten oihua zein lagunarteko solasaldia ahozkotasunaren eremuan kokatzen ditugu.Ong-ek bi motatako ahozkotasuna bereizten ditu:

Lehen mailakoa: ahozkotasuna komunikatzeko soilik […]

[Lee más →]

Etiquetas:

1go EZTABAIDA (I TALDEA)

enero 14th, 2009 · Comments Off on 1go EZTABAIDA (I TALDEA)

Kevin Kelly 1952an jaio zen Pennsylvanian. Wired aldizkariko editore zuzendaria da baita Whole Earth Catalog-ena ere. Idazle, argazkilari eta kontserbatzaile izateaz gain, kultura digitalean aditua ere bada.
Berak emandako, Predicting the next 5,000 days of the Web, hitzaldian web-ari buruzko bere ikuspegia azaltzen digu. Sortu zenetik orain arte etenik gabe lanean aritu da web-a, egunean 100 […]

[Lee más →]

Etiquetas:

MARKAKETA LENGOAIA

diciembre 18th, 2008 · Comments Off on MARKAKETA LENGOAIA

1991. urtean agertu zenetik, Web-ak izugarrizko garapena izan du, baita inork imajina ez zezakeen arrakasta ere. Mota guztietako informazioa aurki dezakegu bertan eta formatu gero eta aurreratuagoak biltzen ditu. Nola funtzionatzen du honek guztiak?
Neurri handi batean, markaketa lengoaien bitartez ahalbideratzen da dena. Baina, zer dira markaketa lengoaiak? Lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua […]

[Lee más →]

Etiquetas:

AHOZKOTASUNA ETA IDAZKERA

diciembre 4th, 2008 · Comments Off on AHOZKOTASUNA ETA IDAZKERA

Duela milaka urte ahozko transmisioa izan zen elkarrekin komunikatzeko genuen bide bakarra. Geroago, idazkeraren etorrerarekin batera, erabat aldatu zen komunikatzeko era hori. Azkenik, aspaldi honetan, teknologia berrien garapena bizitzen ari gara eta beste aldaketa bat sumatu dugu komunikazio arloan: hipermedioena.
Lehenengo eta behin, aurretik aipatutako bi kontzeptu definitzea beharrezkoa da. Ahozkotasuna komunikatzeko era bat da eta eremu nahiko zabala hartzen du bere […]

[Lee más →]

Etiquetas:

HIPERMEDIOA

diciembre 1st, 2008 · Comments Off on HIPERMEDIOA

Ted Nelson-ek, filosofo, soziologo eta Estatu Batuetako teknologia berrien aitzindariak, aipatu zuen lehenengo aldiz hipermedia kontzeptua No more Teacher’s Dirty Looks liburuan. Askotan entzundako hitza da, baina ba al dakigu zer den hipermedioa?
Hipermedioak, hipertestuak egiten duen bezala, bi testu edo testu blokeak esteken bidez lotzen ditu. Bere estruktura multilineala eta irekia da, norberak nahi duen eran irakurri ahal […]

[Lee más →]

Etiquetas:

WEB 1.0 ETA WEB 2.0

noviembre 16th, 2008 · Comments Off on WEB 1.0 ETA WEB 2.0

Aurreko artikulu baten Web-aren osagaiei buruz hitz egin nuen. Oraingo honetan, berriz, aspaldian behin baino gehiagotan entzundako bi kontzeptu hauek azaltzera nator: Web 1.0 eta Web 2.0.
Web 1.0 deritzogunaren sorrera 60ko hamarkadan aurkitzen dugu. Hasiera batean oso egitura sinplea bazuen ere, gerora HTML-a sortu zen, web orrialdeak atseginagoak eginez. Web mota honek irakurketarako baino ez du balio, […]

[Lee más →]

Etiquetas:

KEVIN KELLY: predicting the next 5,000 days of the Web

noviembre 2nd, 2008 · Comments Off on KEVIN KELLY: predicting the next 5,000 days of the Web

Kevin Kelly, Wired aldizkariko editorea eta Whole Earth Catalog-en sortzailea, 1952an jaio zen Pennsylvanian, Estatu Batuetan. New Jersey-ko Westfield High Schoolean graduatu eta Rhode Island-eko unibertsitatean urtebete baino ez zuen egin. Bere lan asko New York Times, Esquire edota The Economist egunkarietan agertu dira (baita berak idatzitako liburu eta sortutako aldizkarietan ere). Horrez gain, argazkilaria ere bada […]

[Lee más →]

Etiquetas:

  • Etiquetas