Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

XML-a

diciembre 24th, 2008 · Comments Off on XML-a

Markatzeko lengoaia hedagarria (XML) xede orokorreko markaketa lengoaia da. Lengoaia hedagarri moduan sailkatuta dago, erabiltzaileek bere elementuak sortzeko aukera baitute. Egituratutako datuak informazio sistema ezberdinen artean partekatzea da bere helburu nagusia, batez ere Interneten bitartez. XML-a Extensible Markup Language-en estandarra da. Izan ere, XML-a etiketa semantikoak definitzeko arau multzoa da eta etiketa semantiko horiek dokumentuen […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Markatzeko lengoaia eta dagozkion mota ezberdinak

diciembre 13th, 2008 · Comments Off on Markatzeko lengoaia eta dagozkion mota ezberdinak

Markatzeko lengoaiak testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak erabiltzen dituzten lengoaia informatikoak dira. Testuaren jatorrizko edukiari esanahi jakin bat duten testu etiketak gehituz, programa informatikoek modu egokian interpretatu eta agertzea ahalbidetzen dute. Markaketa lengoaiak sortu aurretik markaketa sistemak existitzen ziren.
HTML-a da markatzeko lengoairik zabalena, World Wide Web-ek sortua. Markatzea, historikoki, editorialean eta industria komunikazioan […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Danok Durangoko Azokara!

diciembre 5th, 2008 · Comments Off on Danok Durangoko Azokara!

Durangoko Azokari gaur emon jako hasikerea eta lau egunetan zehar zabalduta egongo da jendartearentzako. Gaur, gabonilaren 5ean, barikuan zabaldu eta hurrengo asteko astelehenera arte zabalik eukingo dozue.
Hainbet eta hainbet liburu barri kaleratu diraz euskal idazleen eskutik eta oso interesgarriak diraz eskeinitako literatur proposamenak. Horrez gain, musika diskak be badoguz, mota guztietako musika entzun ahal izango […]

[Lee más →]

Etiquetas:

AHOZKOTASUNA ETA IDATZIZKOTASUNA HIPERMEDIAN

diciembre 5th, 2008 · Comments Off on AHOZKOTASUNA ETA IDATZIZKOTASUNA HIPERMEDIAN

AHOZKOTASUNA ETA IDATZIZKOTASUNA HIPERMEDIAN
Hipermedia hipertestuaren antzeko sistema da, hipermedia informazioa joskera multilinealarekin antolatzen duen sistema da eta honekin edozein erabiltzailek bere bidea eraiki dezake.
Hipermedioak bi ezaugarri nagusi batzen ditu:
1. Hipermedioak grafikoak, animazioak, soinuak eta bideoak sartzen ditu bere sisteman, informazio aurkezpen gisa beti ere.
2. Informazio lokarri sisteman oinarritzen da, hau da, juntagailu edo lokarrien bidez […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Walter Jackson Ong

noviembre 28th, 2008 · Comments Off on Walter Jackson Ong

Walter Jackson Ong 1912an jaio zen Kansasen. Oso ezaguna da bere Pizkundeko literatur eta historia intelektualaren ekarpen fenomenologiko eta pertsonalengatik. Bere karreran zehar akademikoa, hezitzailea, abadea, ingeles filologiako irakaslea, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa izan da. Ekarpen handiak izan ditu bere bizitzan zehar eta hauexek dira aipagarrienak: zentzuaren eboluzioarena, Hopkins-en pentsamenduarena eta orohar, kultura garaikidearen […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna

noviembre 26th, 2008 · Comments Off on Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna

Betidanik pentsatu izan dugu idatzizkotasuna gizakiak garapenaren bidean izan duen ezagutzaren erakusgarri dela. Idatzizkotasunak historikoki eragina izan du diskurtso mota berrien garapenean, lengoaiari ikuspuntu berria emanez eta honekin batera, pentsamoldeari ere eragiten dio, subjektibotasunari eta bihurkaritasunari hain zuzen re.
Baina honekin ahozkotasuna ez dugu bazterrean utzi behar, historiak erakutsi baitigun legez ahozkotasunak idatzizkotasunak baino garrantzia handiagoa […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Web-a = Interneta + hipertestua

noviembre 7th, 2008 · Comments Off on Web-a = Interneta + hipertestua

World Wide Web-a (edo Web-a) hipertestuen dokumentuen sistema da, Internetaren bitartez hipermedioaren loturak dituena. Web nabigatzaile batekin erabiltzaileak web orriak bisitatzen ditu testuak, irudiak, bideoak eta beste multimedia eduki batzuk, hiperloturak erabiliz Interneten.
Web-a 1989.urtean sortutakoa da Tim Berners-Lee ingelesaren eta Robert Cailliau belgikarraren eskutik, CERN-ean lanean zebiltzala. Ordutik Barners-Lee Web-aren garapenean aritu da eta azken […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Bizkaiera eta Zuberera

noviembre 7th, 2008 · Comments Off on Bizkaiera eta Zuberera

“Azken urteotan, egoera diglosiko larria jasaten ari da zuberera, oraintsu arte euskalki bizi-bizia izan bada ere. Euskara gutxi erabiltzen da etxetik kanpo eta, nekazaritza-giroan ez bada, etxe barruan ere zaharrekin baino ez.”
(Iturria: Harluxet)
Aurrean daukazuen esaldi hau irakurri ostean penaturik sentitu naiz. Minduta. Goibel. Atsekabetuta . Eta triste. Pentsatzen jarri eta hamaika gauza datozkit burura. Lehena: […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Kevin Kelly

noviembre 5th, 2008 · Comments Off on Kevin Kelly

Kevin Kelly (Pensylvania, 1952) Wired aldizkariko editorea da eta Whole Earth Catalog-eko lehenego editore argitaratzailea. Horrez gain, idazle, argazkilari eta ingurugiroaren babeslea izandakoa da. Kellyk kulturaren ikasketan dihardu eta bereziki, Asiako kulturan aditua da; horrela bada, kultura digitalaren aditu gisa ezagutzen dugu.

Bere bizitza eta ibilbide literarioa

 
Kevin Kelly Pensylvanian jaio zen 1952an eta Westfield unibertsitatean burutu zituen […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Web 1.0-a eta Web 2.0-a. Zer dira?

octubre 22nd, 2008 · Comments Off on Web 1.0-a eta Web 2.0-a. Zer dira?

Web 1.0-a dokumentuak sekula berriztatzen ez dituen eta bere edukiak nabegazioari zuzenduak dituen web estetikoa da (HTML eta GIF).
Web 2.0-a berriz, web 1.0aren garapena da. Informazioa biltzen duen mundu txikia da; bere mundu horretan Google, Wikipedia, Ebay, Youtube, Skypekype, Writely, Blogger, RSS, Flickr, Emule aurki ditzakegu. Aipatutako toki eta aplikazio guzti hauekaktibo behinena dute amankomunean: […]

[Lee más →]

Etiquetas:

Ikasturte berria bai, baina betikoa betiko

octubre 17th, 2008 · Comments Off on Ikasturte berria bai, baina betikoa betiko

Hasi dugu, bada, berriro ikasturtea. Aurtengoa ia iazkoa baino oparoagoa suertatzen zaigun. Espero dut baietz!
Nire lehenengo testu hau nire informatikako ikasleari eskeiniko diodalakoan nago, berriro ere aurten iazko arlo aspergarri honetan bainaukazue. Baina gogotsu nator, ea behingoz buruko min hau gainetik kentzen dudan, nahiz eta urte guztia eman beharko dudan horrela, nagoen moduan. Jakin nahi […]

[Lee más →]

Etiquetas:

  • Etiquetas