Ikasgai honetan landu ditugun gaiei amaiera emateko estilo orriei buruz hitz egingo dizuet, hauen erabilera egokia funtsezkoa baita edizio digitalean. Estilo orriak argibide multzoak dira, testuen artxiboekin lotutakoak. Formatuen itxuraz eta edukien aurkezpenaz arduratzen dira: mota, letren iturria eta tamaina, testuen justifikazioa, koloreak, e.a. Estilo orriek testuen konposaketa aspektu bisualetatik askatu egiten dute eta edukiak era hobean egitura […]
ESTILO ORRIAK
enero 2nd, 2010 · Comments Off on ESTILO ORRIAK
Etiquetas:
CITEULIKE ETA GOOGLE BOOKS
diciembre 29th, 2009 · Comments Off on CITEULIKE ETA GOOGLE BOOKS
Markaketa lengoaien erabileran gehiago sakontzeko erreferentziak eta liburu interesgarriak aipatu ditugu CiteUlike-en eta Google Books-en. Bi zerbitzu hauen nondik norakoak azalduko dizkizuet artikulu honetan. CiteUlike erreferentzia akademikoak kudeatu eta aurkitzeko doako zerbitzua da. Web-ean interesatzen zaigun artikulu bat ikusten badugu gure liburutegi pertsonalean txerta dezakegu botoi bat sakatuz, CiteUlike-ek automatikoki erreferentzia bibliografikoaren xehetasunak ateratzen baititu Web-etik. Horrela, artikulu hori antolatu, […]
Etiquetas:
MARKAKETA LENGOAIAK
noviembre 13th, 2009 · Comments Off on MARKAKETA LENGOAIAK
Markaketa lengoaiak lengoaia informatikoak dira, testuen egitura, itxura eta formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituztenak. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu etiketak gehitzen dizkiote eta, era honetan, programa informatikoak modu egokian interpretatu eta agertzen dira. Hauek dira markaketa lengoaia mota batzuk: Scribe: markaketa deskriptiboa bideratu zuen lengoaia da, Brian Reid informatikariak garatua. […]
Etiquetas:
HEDATUZ LIBURUTEGI DIGITALA
octubre 12th, 2009 · Comments Off on HEDATUZ LIBURUTEGI DIGITALA
Hedatuz dugu euskal zientzia eta kulturaren liburutegi digitala. Bertan 1918tik aurrera argitaratu diren monografiak eta artikuluak aurki ditzakegu, baita 1907tik RIEV aldizkariaren zenbaki guztiak ere. Euskomedia (Eusko Ikaskuntzaren fundazioa, 2002ko otsailaren 18an sortua) da proiektu honen bultzatzailea. Beraien web orrialdean ondo azaltzen dute zein den Euskomediaren xede nagusia: “Eusko Ikaskuntzak eta kanpoko lagunek sortu eduki […]
Etiquetas:
PAPEREZKO LIBURUAK ETA LIBURU ELEKTRONIKOAK: DESBERDINTASUNAK
octubre 10th, 2009 · Comments Off on PAPEREZKO LIBURUAK ETA LIBURU ELEKTRONIKOAK: DESBERDINTASUNAK
Azken urteetan eman den iraultza teknologikoak errotik aldatu du gure gizartea. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen goaz teknologiaz inguratuta bizitzera, gure bizimoduaren alor guztietara hedatu baita. Aldaezinak ziruditen liburuak ere modernizatu egin dira dagoeneko: edizio mundua astindu duten liburu elektronikoak (edo ebook-ak) ditugu eskuragarri gaur egun. Zertan desberdintzen dira liburu mota berri hauek paperezkoetatik? Liburu elektronikoa paperezko liburu […]
Etiquetas:
AUTOREAREN IRUDIA
septiembre 30th, 2009 · Comments Off on AUTOREAREN IRUDIA
Gaur egun ezagutzen dugun autorearen irudia aldatuz joan da inprentaren sorreratik gaur egunera arte. Artikulu honen bidez aldaketa horien berri ematen eta sortutako zenbait arazo azaltzen saiatuko naiz. María Jesús Lamarcak dionez, kultura klasikoan (kapitalismoaren sorrera baino lehen) autorearen irudia ez zegoen hain finkatuta. Oso arrunta zen garai hartako gizartean besteen testuen erabilpena eta ekoizpena. Horrela sortu […]
Etiquetas:
ITZULPENGINTZA AUTOMATIKOA (Q.3)
mayo 23rd, 2009 · Comments Off on ITZULPENGINTZA AUTOMATIKOA (Q.3)
Gaur egun gizarte guztiz eleanitzean bizi garenez, gero eta garrantzitsuagoa da hizkuntza desberdinak ezagutu eta menperatzea beste herrialdeetako jendearekin harremanetan jartzeko. Hainbat aditu bat dator baieztatzean Europako hizkuntza ez dela ingelesa, ezta frantsesa edo alemana, itzulpengintza baizik. Horregatik, azken galdeketari amaiera emateko, hona hemen aspaldian hain garrantzitsua bihurtu den itzulpengintza automatikoaren gaineko artikulua: Itzulpengintza automatikoa linguistika konputazionalaren eremuetako bat da eta […]
Etiquetas:
GALDERA-ERANTZUN SISTEMAK (Q.3)
mayo 13th, 2009 · Comments Off on GALDERA-ERANTZUN SISTEMAK (Q.3)
Ingelesez Question Answering (QA) izenaz ezagutzen diren sistema hauek informazioa aurkitzeko eta berreskuratzeko baliagarriak dira. Dokumentu kantitate zehatza emanda (World Wide Web-a, adibidez) sistema hauek gai dira lengoaia naturalean proposatutako galdera zehatz batzuei erantzuna emateko. Galdera-erantzun sistemek bestelako sistemak baino teknologia konplexuagoak eskatzen dituzte Lengoaia Naturalen Prozesamenduei dagokienez. Sistema hauek prozedura bi jarraitzen dute: lehena galdera ulertzea da eta bigarrena, […]
Etiquetas:
OPENPHONE (Q.2)
mayo 2nd, 2009 · Comments Off on OPENPHONE (Q.2)
Openphone delakoaren helburua edozein ordenagailuk telefono baten moduan funtzionatzea lortzea da. Ordenagailu bat gai bada Web-ean sartzeko eta Interneteko irratietatik musika entzuteko, telefono deiak egin eta jasotzeko gai izan beharko luke era berean. Afrikako Meraka Institute da OpenPhone-aren inguruko ikerketetan aritu izan den zentro bat eta beren beharretara moldatu egin dituzte sistema honen erabilerak. Hau […]
Etiquetas:
PARSING ETA TAGGING (Q.2)
abril 19th, 2009 · Comments Off on PARSING ETA TAGGING (Q.2)
Bigarren galdeketarekin jarraitzeko, HLT-aren inguruko beste ikerketa gai bi labur azalduko dizkizuet: parsing-a eta tagging-a. Batik bat, informatika arloan eta hizkuntzalaritzan erabiltzen den terminoa dugu parsing-a, sintaxiaren azterketa izenaz ere ezagutua. Prozesu honen bidez token sekuentzia bat, hau da, programazio lengoaia batzuetan esanahi koherentea duen karaktere katea (hitz gakoak, zenbakiak, zeinuak, etab.) edo karakterizatutako testu blokea, analizatu egiten […]
Etiquetas:
ADIMEN ARTIFIZIALA (Q.2)
abril 12th, 2009 · Comments Off on ADIMEN ARTIFIZIALA (Q.2)
Eragile arrazional ez bizidunen garapenean jarduten duen informatikaren arloari deritzogu adimen artifiziala, edo beste era batera esanda, ordenagailuak izaki bizidunen prozesu arrazional eta deduktiboak burutu ditzaten saiatzen den arloa da. Bere sorreratik bost hamarkada igaro badira ere, alor honetan egindako garapenak motelak eta urriak izan dira Jack Copeland-en ustetan. Adimen artifizialaren ikerketak adimenaren ezaugarri hauetan oinarritu izan dira batez […]
Etiquetas:
GAIEN ZERRENDA (Q.2)
abril 2nd, 2009 · Comments Off on GAIEN ZERRENDA (Q.2)
Hauek dira giza lengoaiaren teknologiei buruzko zentroek ikertzen dituzten hainbat gai:
Itzulpengintza automatikoa.
Adimen artifiziala.
Plataforma eleanitza.
Informazio kognitiboaren prozesamendua.
Web semantikoa.
Linguistika konputazionala eta lengoaiaren teknologiarako aplikazioak.
Lengoaia naturalaren prozesamendua.
Openphone.
Hizlariaren eta lengoaiaren identifikazioa.
Parsing-a eta tagging-a.
Iturriak:
National Centre for Language Technology, Ireland (2002, uztailak 12). Project. Kontsultatua: 18:00, apirilak 2, 2009. Orrialdea: http://www.nclt.dcu.ie/project.html
Language Technology Documentation Centre, Finland (2008, urriak 1). Projects. Kontsultatua: 18:11, apirilak 2, […]
Etiquetas: